Adin txikikoen interneten erabilerari eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera

  1. GAMITO GOMEZ, RAKEL
Dirigida por:
  1. María Teresa Vizcarra Morales Director/a
  2. Pilar Aristizabal Llorente Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 17 de junio de 2019

Tribunal:
  1. José Miguel Correa Gorospe Presidente
  2. Itziar Rekalde Rodríguez Secretario/a
  3. Josu Solabarrieta Vocal
  4. Iñaki Larrea Hermida Vocal
  5. Agurtzane Martínez Gorrotxategi Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 150333 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Internet egunerokotasunaren bizkarrezur bilakatu da, batez ere haur eta nerabeen kasuan. Zalantzarik gabe munduko sarerik handienak abantaila ugari eskaintzen ditu, baina erabilera desegokiek eta egoera gatazkatsuek adin txikikoen nortasuna eta osasuna arrisku larrian jarri ditzakete. Zentzu horretan, testuinguru digitalak eta gazteek Interneten arriskuak kudeatzeko duten heldutasun faltak hezkuntza-komunitatearen kezka pizten dute. Horregatik, doktore-tesiak adin txikikoen Interneten erabilera-praktikak eta bizipen gatazkatsuak aztertzen ditu, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleen, familien eta hezkuntza-profesionalen pertzepzioak biltzen dituen kasu azterketa baten bitartez. Prozedura metodologikoa bi fase handitan banatu da eta partehartzaile, estrategia eta kategorizazio ezberdinak alderatu ditu. Emaitzak argiak eta alarma seinale dira. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean Interneten eta gailu mugikorren erabilera orokorra da. Batez ere aisialdirako eta berdinen arteko komunikaziorako konektatzen dira eta, sarean esperientzia laburra izan arren, gehienek noizbait egoera gatazkatsuren bat bizi izan dute: ziberjazarpena, ezezagunekin kontaktua eta eduki ezegokiak, batik bat. Hala ere, familiek eta hezkuntza-profesionalek adin txikikoen errealitate digitalari buruz duten ezagutza partziala da. Beraz, Interneten erabilera arduratsuari buruzko kontzientzia piztearen beharra komunitate osora zabaltzen da: funtsezkoa da txikitatik Interneten arriskuak, nortasun digitala zein sarearen erabilera segururako prebentzio-jarraibideak lantzea eta, horretarako, ezinbestekoak dira hezkuntza-agenteen ardura eta inplikazioa. Lanaren amaieran, kontzientzia pizten hasteko gidalerroak eta lanketa Lehen Hezkuntzako geletan bideratzeko proposamen didaktiko bat eskaintzen dira.